TESTIGANTZAK


" Online erosketa bat egiterakoan iruzur bat sufritu izan nuen. Atzerrira joateko txartel sanitarioa behar nuen eta lehenengo web orrira sartu nintzen, nire datu guztiak jartzerako orduan ordainketa bat egitea eskatu zidan eta web orri fidagarri bat zelakoan, itxura ona zuen, beraz, oraindu nuen. Txartelak etxera bidaltzeko nire datu pertsonak eman nituen baita ere. Iruzurra heldu zen, eskatu nituen orrian ez zela Espainiako gobernuko orrialdea baizik eta, gestoria batena. Horregatik, ordaindu behar izan nuen".


"Booking plataforman apartamendu bat alokatu nuen nire oporraldia bertan pasatzeko eta bertara iristerakoan ez genuen apartamendua aurkitzen eta deitu egin genuen baina ez zigun inork hartzen. Baita ere, bertako jendeari galdetzen genionean leku zehatz batera bidaltzen ziguten argazkia eta kalea erakusterakoan baina hainbat tinbre jo ondoren konturatu ginen iruzurra zela eta bertan ez zela etxe hori existitzen".


"Bota batzuk erosi nituen web orri ezezagu batean, ez zen egunerokoan erosten dugun denda batean izan. Ordainketa egiterakoan esan ziguten bi aste inguru itxaron beharko genuekeela botak iritzi arte baina ez ziren botak inoiz etxera heldu eta orduan mail bat bidali genuen eta beraiekin harremanetan jarri ginen baina ez zigun inork erantzuten eta gutxira entzun genuen web orri faltsu baten erosi genituela botak eta horregatik inoiz ez dira iritzi".


"Kotxe bateko salmenta-erosketa bat egiterakoan iruzur bat jaso nuen. Ordainketa bat egin nuen Belgikako kontu batean, baina Espainiako kontua zen, hau da,ez nekien non ari nintzen erosten. Azkenean nire datuak sartu nituen erosketa egin ahal izateko eta ez zitzaidan inoiz kotxea iritzi. Erreklamazioa jarri ondoren, enpresa pirata baten pantailaren kopia bat egin zutela diote eta hori dela eta, jaso nuen nik iruzurra".